jueves, 3 de junio de 2010

Apikako Anaren bisita


Aurreko azteazkenean, hilak 26, Ana, Apikakoa, bisita egin zigun. Sartutakoan zirkoko aurkezlariaz mozorratzen du burua: gona beltza, galtzerdi marradunak, zilar-kolorezko zapatak eta kapela beltza xingola gorriarekin. Esku baten makila magikoan eta bestearekin agurtuz, erortzen zaizkio eta 3., 4. eta 5. urteko umeek barre egiten dute pozik eta txaloak eginez barita jausten zaionean.
Galderak hasten dira: "Zirkora joan zarete?" "Txalo egin!" "Geldi!"
Gero zirkoko pertsonaiak agertzen dira: akrobatak, magoak...
Zein koloretakoa izan daitezke eta neurrikoa untxia ateratzen du kapelatik.
Jamala, jamala, ja!
Geroxeago indartsua agertzen da, laguntzailearekin eta guztiz, eta azkenik pailazoak, airera bolak botatzen dituenak: Gora, behera!, bi, hiru, lau eta bost bolekin.
Sudurra galtzen du eta barrea, negarra, irribarrea, ustekabea eta goibeltasuna sortu egiten zaizkio. Sudurra bilatzeko etxeko hainbeste leku ezberdinetatik pasatzen da eta baita dendaz denda ere.Umeek badakite harategian ez dagoela, ezta supermerkatuan ere, ez...
Baten bati agian suderrendendan egon daitekela bururatzen zaio. Kutxa batetik lehoiaren sudur bat ateratzen du eta...
Eeeeez! Hori ez dela!
Gero dado bat.
Ezetz!, laukiduna dela!
Adar bat.
Ezta hori ere!, luze dela!
Pailazoaren sudurrak gorriak eta borobilak dira!
Orduan zero bat ateratzen du borobil eta gorri.
Hutsik dago! Hori ez da ere ez!
Tito pailazoaren sudurra agertu arte, gorria eta borobila. Titori txaloka eta txistuka deitzen diogu agertu arte.
Tito benetan existitzen da "Titok sudurra bilatzen du" izeneko ipuinean, gure aurkeslaria aurketzen diguna.
Umeak liburutegiko moketan esertu ziren. Bat bakarrik komunera joateaz gogoratu zen. Benetan txisalarria zelako! Irrikitan gaude berriro Anarekin batera mundu liluragarri batera bueltatzeko.
Eskerrik asko bihotz bihotzez!

No hay comentarios: